Umeen Eguna, Errezilgo San Martin jaietan

Iraia Oteiza 2023ko aza. 12a, 15:30

Umeen Eguna ari dira ospatzen Errezilgo San Martin jaietan. Krosa, zahagi ardoa, bazkari herrikoia eta kontzertua izan dituzte eguerdian; eta antzerkia, umeentzako ekintzak eta bakarrizketa saioa dituzte prestatuta arratsalderako.

Umeen Eguna ari dira ospatzen gaur Errezilen, San Martin jaien barruan. Haurren krosarekin hasi dute eguna, eta hogeita hamar bat umek hartu dute parte lasterketan. Sari banaketaren ostean, zahagi ardoa eta bazkari herrikoia izan dira, eta kafe orduan, Andoni Ollokiegi musikariak alaitu du zimitorioa. Goizean zehar, Zampano garagardo artisaua probatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Arratsaldera begira, Pituxa Clown antzerki emanaldia prestatu dute eskolako gimnasioan, 15:30ean. Jarraian, umeentzako ekintzak izango dira frontoian, 16:30etik 19:30era bitartean, Inguru Abenturaren eskutik; eta Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK bakarrizketa saioarekin amaituko dute eguna.

Samartinetako egitaraua datorren asteko igandean osatuko dute, Jubilatuen Egunarekin.