EH Bildu aise gailendu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Errezilen

Ihintza Elustondo 2024ko api. 21a, 21:34

Botoa ematera joan direnen %70,25ek bozkatu dute koalizio subiranista, eta EAJk boto guztien %27,96 jaso ditu. Bi boto eskuratu ditu Podemos-Ahal dugu-Alianza Verdek (%0,72), beste bi boto Sumar alderdiak (%0,72) eta boto bat Voxek (%0,36).

Errezilen dagoeneko zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto guztiak. EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien; 196 herritarrek bozkatu dute koalizioa, hau da, botoa ematera joan direnen %70,25ek. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena; 78 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, boto guztien %27,66. Bi boto jaso ditu Podemos-Ahal dugu-Alianza Verdek (%0,72), beste bi boto Sumar alderdiak (%0,72) eta boto bat Voxek (%0,36). Guztira, 451 herritar zeuden botoa ematera deituta Errezilen, eta %63,19koa izan da parte hartzea.

Duela lau urteko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, hamahiru boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk; zazpi puntu egin du gora alderdi horrek jaso duen babesak. EAJk, berriz, hamabost boz galdu ditu; hamasei puntu egin du behera alderdi jeltzalearen babesak. Podemos-Ahal dugu-Alianza Verdek eta Sumarrek lehen aldiz jaso dituzte aurten botoak, baina duela lau urte Elkarrekin Podemosek lau boto jaso zituen. Voxek ez zuen babesik orduko hartan.