Olarro Eguna

Noiz:
2018/09/15 @ 10:30 – 22:30
2018-09-15T10:30:00+02:00
2018-09-15T22:30:00+02:00
Non:
Zumaia
20750 Zumaia
Gipuzkoa
Espainia

Irailak 15, larunbata. Olarro Eguna, Zumaian:

-Goizean,  XIV. Argazki Rallya. Izen-ematea Alondegiko Oxford aretoan, 09:00etatik 10:00etara.
– 10:30-14:30. Elikagaien azoka, Erribera kalean.
– 10:30. Kuadrillen arteko batel estropada, Olarro Eguneko XII. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
– 10:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak, eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea eta abar.
-10:30. Herriko txistularien Kalejira eta plaza dantzak Astindu taldearekin.
– 11:00-13:00, olagarroarekin prestatutako jakien sukaldaritza erakustaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
– Goizean, olagarro zopa eta brotxetak, txosnetan.
– 11:00. Flyscheko olagarroa bisita gidatua. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
– 11:00-13:00. Tailerrak Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Doan.
– 11:00-14:00. Arrainen salmenta aretoa ikusteko, ateak zabalik Kofradian.
– 11:15. Hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
– 12:00. Beheko Plaza eta Igeldoko Lezkarri abesbatzen saioak herrian zehar.
– 12:30. Zutrik trikitilariekin kalejira.
– 14:30. Herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkalostean, DJXaxmarekin dantza saioa.
– 17:00- 19:00. Arrainen salmenta aretoa ikusteko, ateak zabalik Kofradian.
– Arratsaldez, olagarro brotxetak txosnetan.
– 18:00. Argazki Rallyko proiekzioa eta sari banaketa, Alondegiko Oxford aretoan.
– 19:30. 1984 eta 1987 urteetan Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia, Kofradian. Jon Maiaren bertsoak. Bertan emango zaie Olarro eguneko XII. bandera batel estropadako irabazleei.
– Jarraian, Kofradian Orots taldearen lehen musika saioa.
– 22:00. DJ Goiko eta DJ Uranga, Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
– 22:30. Kofradian erromeria Orots taldearekin.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend