Gaur da gaztetxoek sukaldaritza tailerrean izena emateko azken eguna

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 14a, 07:55

Sukaldari bat barazkiak mozten.

LH3tik eta LH5era arteko ikasleentzat izango da tailerra, plazan, igande eguerdian. Izena emateko mezua bidali behar da korreo elektronikoz Urritzaren kontura.

Igande honetarako sukaldaritza tailerra antolatu du Getariako Urritza aisialdi taldeak, eta parte hartu nahi dutenek gaur dute ekintza horretan izena emateko azken eguna, urritza.ae@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Tailerra LH3tik LH5era arteko ikasleentzat da, eta igandean 11:00etatik 13:00etara egingo dute, plazan.