EH Bildu garaile Getarian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Maria Maya Manterola 2024ko api. 21a, 21:41

Koalizioak 901 boto jaso ditu Getarian. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 2020ko hauteskundeetatik 34 boto galdu dituen arren. 

Eusko Jaurlaritzak eman ditu dagoeneko hauteskundeetako Getariako emaitzak. Eskrutinioa %100ean dela, baieztatu da EH Bildu izan dela alderdi bozkatuena Getarian, 901 boto jasota. 153 botoren igoerarekin hobetu du koalizioak 2020ko hauteskundeetako emaitza. 

EAJ izan da getariarren artean bigarren alderdi bozkatuena. Jeltzaleek 616 boto jaso dituzte, koalizioak baino 285 gutxiago. Duela lau urteko hauteskundeetatik 34 boto galdu dituzte jeltzaleek.

PSE-EEk ez du gorabehera handirik izan: 36 boto jaso ditu gaurkoan; 31 2020an. Lehenbizikoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu den Sumar alderdiak 15 boto jaso ditu Getarian. PPk zazpi jaso ditu, VOXek hiru, eta PACMAk bi.

Getarian, guztira, 2.162 pertsona zeuden botoa ematera deituta. Hautesleen %75,39k eman dute boza gaurkoan.