Martxan dira San Roke eta Gaztetape arteko mendi magalaren egonkortze-lanak

Andrea Zipitria 2024ko api. 22a, 15:16

Gaur bertan hasi dira San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak. Udalak azaldu duenez, baldintza klimatikoek eragin dute magalaren higadura, eta azken urteetan gainera, egoerak okerrera egin du. Hori horrela, udalak hala eskatuta, aldundiak egingo ditu lanak. Bi astez luzatuko dira, eta oinezkoen pasealekuan eragina izango dute.

Gaur bertan hasi dira San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak egiten. Udalak azaldu duenez, baldintza klimatikoek magalaren higidura eragin dute, eta azken urteetan, egoerak okerrera egin duela ikusita, udalak zati hori egonkortzeko eta indartzeko eskaera luzatu zion aldundiari. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostu zuten orduan, aldundiak beregain hartuko zituela lan horiek egiteko ardura, eta udalak, berriz, eremu horren mantenua egingo zuela.

Bada gaurtik hasita, bi astez luzatuko dira obrak, eta datozen bi egunetan guztiz itxita izango da oinezkoentzako pasealekua. Asteazkenetik aurrera, berriz, bidea lanorduetan bakarrik izango da itxita –8:00etatik 16:00etara bitartean–.

Obrak eragin ditzaken eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.