Getariako Gaztetxeak XVI. urteurrena ospatuko du

Julene Sorarrain 2024ko api. 26a, 16:30
Getariako Gaztetxea. (Urola Kostako Hitza)

20:30etan afaria izango da, eta ondoren Brotten III taldearen saioa eta hainbat DJ gaua borobiltzeko.

Getariako Gaztetxearen XVI. urteurrena dela eta, Remember gaua antolatu dute. 80 eta 90 hamarkadako techno eta dance musikaz girotuko dute gaua, Bakailao zaharra-ren ildotik.  Hainbat disko jartzaile arituko dira biniloan festa alaitzen, ala nola, DJ Reis, DJ Angulo, DJ Q Axi eta DJ Martino.