Elena eta Jose Antonio Garatek irabazi dute Anaitasunaren Gabonetako saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2019ko urt. 8a, 11:47

Elena eta Jose Antonio Garate saria jasotzen. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak gaur goizean banatu du Gabonetako zozketaren saria. Elena eta Jose Antonio Garate izan dira aurtengo irabazleak; beraiek zuten 37.142 zenbakidun txartela. 1.200 euro eskudirutan eta 1.200 eurotan baloratutako produktuak eskuratu dituzte.