Ostiralean abiatuko dituzte sanmartinak Ortzaikan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko aza. 7a, 09:23

Auzoko gazteen arteko herri kirol jaialdiak ikusmina sortzen du Ortzaikako sanmartinetan. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

San Martin eguna datorren larunbatean izango da, eta Ortzaikako auzotarrek egitarau zabala prestatu dute auzoko jaiak ospatzeko. Ostegunean egingo dute lehen hitzordua Mutil Ardoko kideen afariarekin, eta ostiral iluntzean emango diete hasiera festei txupinazoarekin.

EGITARAUA

Azaroak 9, osteguna
- 21:00. Mutil Ardoko afaria

Azaroak 10, ostirala
- 19:30. Txupinazoa.
- 20:00. Pintxo poteoa Bide Batez taldeak alaiturik.
- 23:00. Bide Batez taldearen emanaldia.
- 01:00. DJ Ibon.

Azaroak 11, larunbata, San Martin Eguna
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa Julen eta Markelekin.
- 19:00. Herri kirolak bertako gazteen artean.
- 21:00. Karpan afaria Zipitriki eta Turutaxek alaituta. Txartelak salgai daude 25 eurotan Oliden tabernan eta Kutixin azaroak 9ra arte.
- 01:00. DJ Hidalgo

Azaroak 12, igandea

- 16:00. Ume jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, txokolatada.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenen eskutik.

Azaroak 17, ostirala
- 19:00. Herriko gazte txaranga.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan irekiko da.
- 23:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Ondoren,  DJ Houseone eta DJ Xanta goizaldera arte.

Azaroak 18, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. DJ Aros.

Azaroak 19, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.