Getaria

  • Pentsio duinen aldeko aldarriak hartu ditu Zarauzko kaleak

    Pentsio publiko duinak gaurko eta biharko! lelo hartuta, mobilizazio jendetsua izan da gaur eguerdian Zarautzen. Duela egun gutxi sortutako Urola Kostako pentsiodunen plataformak antolatu du protesta, baina hainbat eragileren atxikimendua jaso dute; feministena, ikasleena eta gazteena,...
  • Irudietan: Txoko taldeak irabazi du VIII. Floren Memoriala futbito txapelketa

    by - Eka 17, 2018
    Otsailean abiatu zen Gure Txeruk antolatutako VIII. Floren Memoriala futbito txapelketa, eta atzo jokatu zituzten finalak. Balearri eta Txoko taldeek lortu zuten finalera iristea, eta bi taldeen arteko lehia parekatua izan arren, Txoko gailendu zitzaion Balearriri....
  • Herritar ugari bildu da Azpeitiko Txakolin Egunean

    by - Eka 16, 2018
    Giro ona da nagusi orduotan Azpeitiko Perez Arregi plazan, III. Txakolin Egunari esker. Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategi daude Perez Arregi plazan: Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi, Basalore, Elkano, Flysch, Gaintza, Mokoroa, Rezabal,...
  • Lau paretaren artetik kalera

    by - Eka 15, 2018
    Ikasturteari “bukaera berezia” ematen ari dira Getariako Juan Sebastian Elkano musika eskolako kideak. Ikasturte bukaerako ohiko emanaldia baino “zerbait gehiago” egin nahi zuten urte osoan egin duten lana erakusteko, eta Pepita Enbil musika zikloa antolatu dute,...
  • Uda sasoian hondakinak gaika sailkatzen jarraitzeko kanpaina aurkeztu dute

    by - Eka 15, 2018
    Hondakinak sailkatzeko sistema berria indarrean jarri zenetik lau hilabetera, uda sasoira begira jarri da UKUE Urola Kostako Udal Elkartea. Gaur goizean aurkeztu dute kanpaina Igor Iturain UKUEko presidenteak eta eskualdeko zenbait ordezkari politikok. Iturainek jakinarazi duenez,...
  • Floren Memorialeko finalak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean

    by - Eka 15, 2018
    Herritarrekin osatutako hamar talde lehiatu dira hilabete hauetan: Iribar, Txoko, Balearri, Dona-Doni, Astillero, Elkano, Giroa, Haitze, Xagu eta Kaia-Kaipe. Ostiral arratsaldero jokatu dituzte jardunaldiak, 20:00etan hasita herriko frontoian. Finalerdietan Dona-Donik eta Kaia-Kaipek lortu zuten Kopako Finalean...
  • Gaur jarriko dute martxan TAO sistema Getariako portuan

    by - Eka 15, 2018
    Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, gaur bertan jarriko dute martxan TAO sistema herriko portuan eta hondartzen inguruan. 10:00etatik 20:00etara izango da, eta ordu erdi aparkatzeagatik 50 zentimo ordaindu beharko da; eta orduero euro bat. Egun osoan aparkatzeagatik,...
  • Balenciagaren lana, eredu

    by - Eka 14, 2018
    Cristobal Balenciagaren lana interpretatzen duten 26 sorkuntza erakutsiko dituzte diseinatzaile getariarraren izena daraman museoan, ekainaren 14tik irailaren 2ra bitartean. Gaur goizean egindako agerraldian aurkeztu dute proiektua Miren Vives Cristobal Balenciaga museoko zuzendariak, Elisa Palomino Central Saint...
  • Bidea ixteko beldurrez

    by - Eka 14, 2018
    Euskal Herriko errepide batzuk maiz ixten dira, eta horrek eragina du inguruan bizi edo lan egiten dutenen egunerokoan. Kaltetutakoek neurriak eskatzen dizkiete administrazioei, arazoak behin betiko buka daitezen, edo hori zaila den kasuetan, arazoari neurri eraginkorrekin...
  • Aitor Urresti izango da Getariako EAJ-ren alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan

    by - Eka 14, 2018
    Aitor Urresti izango da Getariako EAJren alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan. Hala erabaki zuten ekainaren 5eko batzarrean alderdiaren afiliatuek. Rosi Antia Getariako Uri Buru Batzarreko lehendakariak eskerrak eman dizkio Urrestiri egindako proposamena onartzeagatik: “Udaleko jarduna ez da...

Send this to friend