Txupinazoa botata, San Martin jaietan murgildu dira Lasaon

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 11a, 09:24

Atzo jaurti zuten festen hasierako suziria Lasaon, eta ondoren, bertso afaria izan zuten. Gaur jarraituko dute festarekin Azpeitia eta Zestoa arteko auzoan.

Atzo iluntzean txupinazoa botata, San Martin jaietan murgildu dira Lasaon. Suziria jaurti ostean, bertso afaria izan zuten auzo elkartean, Andoni Egaña eta Oier Etxeberria bertsolariekin eta Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuta. Giro ederra sortu zen elkartean, eta gaur jarraituko dute festarekin.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua.

Egitaraua:

  • Azaroak 11, larunbata. San Martin eguna.
    - 11:00 Meza.
    - Ondoren, auzoko adinekoentzat hamaiketakoa, elkartean.
    - 12:30. Haurren txupinazoa eta buruhandiak.
    - 13:00. Iago magoaren magia ikuskizuna.
    - 14:00. Auzoko haur eta gaztetxoen bazkaria.
    - 16:00. Puzgarriak, frontoian.
    - 17:00. Txokolate jana.
  • Azaroak 12, igandea
    - 11:00. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka eta erakusketa.
    - 11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea, eta Ioritz eta Iraitz trikitilariak. Erraldoien eta buruhandien kalejira.

(Irudiak: Mari Azkue)