Garagardo Azoka dela eta, gauez autobusak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 27a, 08:30
Lurraldebusek emango du autobusen zerbitzua.

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean –martxoaren 28an, 29an eta 30ean– izango dira autobus bereziak, gauez. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabal zeharkatuko dituzte autobusek.

Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak ezarriko dituzte datozen egunetan Azkoitia eta Zarautz artean. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean –martxoaren 28an, 29an eta 30ean– izango dira autobus bereziak, gauez. Azkoititik 00:00etan, 02:00etan eta 04:00retan abiatuko dira autobusak, eta Zarauztik, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan itzuliko dira. Tartean, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabal ere zeharkatuko dituzte autobusek, herri horietako bizilagunak hartzeko eta uzteko.

Beheko irudian ikus daiteke autobusek zer ordutan egingo dituzten geldialdiak herri bakoitzean: