Mikel Beristain: "Urtebete zuloan pasa eta gero, kristorena izango litzateke mailaz igotzea"

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 18a, 09:00
Mikel Beristain eskubaloi jokalaria (Luis Epelde)

Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan Amenabar eskubaloi taldeak zilarrezko mailara igotzeko faserako txartela lortu du. Taldeko kapitaina den Mikel Beristainek (Zarautz, 1989) hasierako balorazioa egin du.

Igoera fasera sailkatu zarete. Zer balorazio egiten duzue?

Iaz denboraldian mailaz jaitsi ginenean, jakin bagenekien multzoko talde guztiek gogoak izango zituztela gure aurka jokatzeko eta kategoria honetan zer-nolako joko maila dagoen. Urtea osoa ongi joan da, bi partida baino ez ditugu galdu; entrenatzaile berriarekin oso ongi moldatu gara.

Erronka orain dator, ezta?

Orain igoera fasean Lanzarote, Triana, Soria, Almeriako baten bat... Egia esan, oso gogorra joango da. Asteburu batean hiru partida jokatu beharko ditugu hiru talderen aurka, eta etxean jokatzeko itxaropen hori dugu. Etxean betiere zaleen berotasunarekin errazago lortzen dira helburuak. Jakina, oso zaila izango da, baina herritarren bultzadarekin hobeto egingo diogu aurre.

Dena emango duzue, beraz.

Liga bukatzeko hiru jardunaldi geratzen zaizkigu orain, eta hortik aurrera, bai, dena ematera joango gara fasera. Urtebete zuloan pasa eta gero, kristorena izango litzateke mailaz igotzea.