'1975 Consejos de Guerra en España' liburuaren berrargitalpena aurkeztu dute

Julene Sorarrain 2024ko api. 20a, 15:00
Miguel Castells liburuaren aurkezpenean. (Aranzadi)

Txiki eta Otaegiren ejekuzioak lantzen dituen liburua berrargitaratu dute.

Miguel Castells abokatu eta idazleak 1975 Consejos de Guerra en España. Fascismo contra Euskadi liburuaren berrargitalpena kaleratu zuen atzo. Aurkezpena EHUko Zuzenbide Fakultatean egin zen.

Aranzadi Zientzia Elkartea eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedraren bilduman aurki daiteke. Liburuak euskal disidentziaren aurka jurisdikzio militar frankistak izandako jokabidea deskribatzen du, baita Txikik Cerdanyolan eta Otaegik Burgosen izandako gerra-kontseiluen eta exekuzioen kronika ere.