Emozioz beteriko finalaurrekoek erabaki dituzte plaieroetako finalistak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 21a, 13:30

Ezin estuagoak izan dira gaur goizean jokatu dituzten Hondartzako Futbol Txapelketako partidak. Gizonezkoetan, penaltietara jo behar izan dute ligako nahiz kopako finalistak zehazteko, eta, emakumezkoetan, gol bakarraren aldegatik irabazi dute kopako finalistek. Ligakoek, aldiz, nagusitasunez menderatu dituzte aurkariak.

Zirrara eta tentsioa izan dira nagusi gaur goizean Zarauzko hondartzan; izan ere, plaieroetako finalaurrekoak jokatu dituzte eta ezin estuagoa izan da lehia. Zentzu horretan, gizonek jokatutako partidetan bizitakoa izan da bereziki azpimarragarria, penaltietara jo behar izan baitute Ligako nahiz Kopako finalen atariko lau kanporaketak erabakitzeko. Hala, Asti Punturak eta Telesforo erretegia taldeek jokatuko dute Ligako finala eta Tivoli-Naparrak eta Ulacia bidaiak taldeek Kopakoa.

Emakumezkoetan ere izan da emoziorik, baina Kopako bi finalaurrekoetan soilik. Azken finean, ligako finalera iritsi diren Orbela taberna-Emakume Surflari eta Kebidek taldeek aise menderatu dituzte aurkariak. Kopako finala, berriz, Shelter-Pukasek eta Kirkilla-Enea jatetxeak jokatuko dute finalaurrekoetan izandako aurkariak gol bakarraren aldagatik garaitu ondoren.

Senior mutilak kopa finalerdiak
1. Izar Optika - Tivoli-Naparrak 0-0 (Penaltietan 3-4)
2. Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak 1-1 (Penaltitan 3-4)

Senior mutilak liga finalerdiak 
3. Asti Pinturak - Kosta Hortz Klinika 1-1 (Penaltietan 4-1)
4. Telesforo Erretegia - Balearri-Astillero 0-0 (Penaltietan 5-4)

Senior neskak kopa finalerdiak
5. Itxas-Lur Taberna - Shelter-Pukas 2-3
6. Mayflower - Kirkilla-Enea Jatetxea 0-1

Senior neskak liga finalerdiak
7. Kebidek - Talai-Mendi Kanpina 3-0
8. Orbela Taberna-Emakume Surflari - Lukas Ardotegia 3-0