Iago magoaren ikuskizunaz gozatu dute Arroabean

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 4a, 08:30

Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Iago mago azpeitiarraren emanaldia izan da eskola zaharrean. Hainbat lagun bertaratu dira saiora, eta giro ederra sortu da.

Gabon sasoian ere bada zertaz gozatua Arroabean. Hain zuzen ere, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Iago mago azpeitiarraren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten atzo –asteazkena– auzotarrek. Eskola zaharrean eskaini zuen hark saioa, eta hainbat lagun bertaratu ziren. Hainbat trikimailu egin zituen magoak, eta bertaratu zirenek gozatu ederra hartu zuten.