Inauteriak 2024

Mozorroak soinean, desfilea egin dute Zestoan

Ihintza Elustondo 2024ko ots. 10a, 19:50

Gaztelekuak antolatuta, umeen mozorro desfilea egin dute udaletxeko arkupeetan. Amaitzean, epaimahaiak mozorroak baloratu ditu, eta sariak banatu dizkie aurtengo jantzi politenen jabeei. 

Inauteri giroan murgildu da Zestoa gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, ohikoa den moduan, 18:00etan hasita, umeen mozorro desfilea egin dute udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta. Amaitzean, epaimahaiak mozorroak baloratu ditu, eta sariak banatu dizkie aurtengo jantzi politenen jabeei. Horrez gain, hainbat zozketa egin dute parte hartzaileen artean. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira gaurkoan, eta giro ederra sortu da. Ondoren, Fulana DJak jarri du musika.