Doluaren inguruko hitzaldia izango da apirilaren 12an, Zestoako eskolan

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 26a, 15:34

Patxi Izagirre psikologo klinikoa eta psikoterapeuta ariko da hizlari lanetan, eta gurasoei zein haurrei zuzendutako saioa izango da. 17:00etan hasiko da.

Arroako, Aizarnako eta Zestoako eskolek Ekain guraso elkartearekin elkarlanean antolatuta, doluaren inguruko hitzaldia izango da apirilaren 12an, ostiralez, Zestoako Herri Ikastetxean. 17:00etan izango da saioa, Zestoa HLHI psikomotrozitate gelan. Patxi Izagirre psikologo klinikoa eta psikoterapeuta ariko da hizlari lanetan, eta gurasoei zein haurrei zuzendutako saioa izango da. Behar dutenetzat, zaintza zerbitzua ere egongo da.