Zestoako Udalak antolatuta, autodefentsa feminista tailerra eskainiko dute apirilaren 12tik ekainaren 7ra artean kiroldegian. Ostiralero eskainiko dituzte saioak, 18:00etatik 19:30era artean.
16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete ikastaroan, eta horiek apirilaren 1etik 10era artea izango dute izena emateko epea, kiroldegian bertan, zortzi eurotan. Leku mugatuak ditu ikastaroak.