Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Zestoan

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 28a, 09:00
(Argazkia: Pixabay)

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 23a, eta hori ospatzeko, literatutari lolutako egitarau oparoa prestatu du Zestoako Udalak. Apirilaren 12tik 28ra izango dira jarduerak. Guztiak irekiak dira, baina horietako batean aurrez izena eman behar da.

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 23a, eta hori ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Zestoako Udalak. Hain zuzen ere, Liburuaren Egunak izenarekin, apirilaren 12tik 28ra arterako prestatu dituzte jarduerak. Besteak beste, ilustrazio tailerra, ipuin kontaketak, irakurzaletasuna sustatzeko saioak, literatur ibilbidea... izango dira.

Hona hemen egitaraua:

  • Apirilak 12 eta 19, ostiralak. Ilustrazio tailerra umeentzat, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin, 18:00etatik 20:00etara, liburutegian.
  • Apirilak 16 eta 30, astearteak. Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazar adituarekin. HHko eta LHko gurasoentzat, hezitzaileentzat eta gaian interesa dutenentzat. 17:30etik, 19:30era, liburutegian.
    *Saioetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edo bertaratuta, apirilaren 10a baino lehen.
  • Apirilak 17, asteazkena. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa. Dorleta Kortazarren eskutik, 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Apirilak 20, larunbata. Ipuin kontaketa HH3 eta HH5 mailen artekoei zuzenduta, Amaia Egidazu kontalariarekin, 11:00etan, kiroldegian.
  • Apirilak 23, asteartea. Kontaidazu ipuin bat, 17:30ean, liburutegian.
  • Apirilak 28, igandea. Zestoa zestoarren hitzetan literatur ibilbidea. Hainbat zestoarrek herriko txokoez eta kontuez idatzi dituztenak jaso eta ibilbide batean bildu dituzte, eta helduen irakurle taldeko kideen ahotsetan jarri. 10:30ean liburutegitik abiatuta.