Naroa Agirre txapeldunorde, Ados Pilotaren Binakako Txapelketa Nagusian

Iraia Oteiza 2024ko api. 20a, 20:06
Naroa Agirre pilotari arroarra.

Ruiz de Infante-Galeano bikoteak 22-17 garaitu du Agirre-Barrokal bikotea, Ados Pilotaren binakako final handian.

Ados Pilotaren eskutik, Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finala jokatu dute gaur Antzuolan (Gipuzkoa). Naroa Agirre arroarrak eta Maddi Barrokalek, Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeano bikotearen aurka neurtu dituzte indarrak. Ia ordubeteko partida jokatu dute bi bikoteek, eta lehia gogorra eta parekatua izan den arren, Agirrek eta Barrokalek ezin izan dituzte Ruiz de Infante eta Galeano garaitu, eta 22-17ko emaitzarekin galdu dute partida.