Artisauen eta bigarren eskuko materialaren azoka egin dute Zestoan

Ihintza Elustondo 2024ko api. 21a, 13:18

Zestoako Gazte Asanbladak 35 urte bete ditu aurten, eta horren harira antolatu dute gaur goizean plazan egin duten azoka. Askotariko eskulangileen produktuak ikusi eta erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek, baita bigarren eskuko arropa ere.

Zestoako Gazte Asanbladak 35 urte bete ditu apirilean, eta urtemugaren harira, askotariko ekintzak egiten ari dira herrian hilaren 3az geroztik. Gaur, igandeaz, ekintza horien barruan, artisauen eta bigarren eskuko materialaren azoka egin dute, plazan. 10:00etatik 15:00etara bitartean, askotariko eskulangileen produktuak ikusi eta erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek, baita bigarren eskuko arropa ere. Era beran, Saharako emakumeek bilgunea jarri dute udaletxearen azpian.