Euriari aurre eginez, santakutzetako ekitaldi guztiak egin dituzte Ibañarrietan

Nerea Uranga 2024ko mai. 5a, 21:12

Iago magoren ekitaldia baselizan egin dute. Euria egin arren, aizkolariek eta harri jasotzaileek erakustaldia eskaini dute Ibañarrietako santakutzetan.

Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatu dituzte asteburuan. Atzo, larunbata, bertso afaria izan zuten Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariekin Ekain sagardotegian. Gaur, igandea, Iago magoren ikuskizuna izan dute, 17:00etan hasita. Eguraldi txarragatik, Iago magoak auzoko baselizan jardun du. Ondoren, 18:30ean, herri kirolaren txanda zen. Euria egin arren, herri kirolariek beren jarduna egitea erabaki dute. Aizkoran Mikel Larrañagak eta Eneko Otañok jardun dute eta harri jasotzen Jon Unanue Goenatxo III.ak eta Xabier Aranburu Guztak.