UK Hitza: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

UK Hitza: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Zozketa kodea: 29

Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainak 30etik uztailak 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bertan, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako eta beste zenbait artista nahiz talde arituko dira oholtza gainean.

Urola Kostako Hitzak hiru eguneko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

EHZ JAIALDIA:
Egunak: Ekainak 30, uztailak 1 eta 2.
Lekua: Irisarri (Nafarroa Beherea).

Asteazkeneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Urola Kostako Hitzak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.