Zarauzko Udala aintzindaria izan zen Agenda 21 martxan jartzen. Hamar urte igaro dira ordutik eta urte guzti horietan Zarauzko milaka haur eta gaztetxok landu dute iraunkortasuna sustatzea helburu duen programa. “Ikasturte bakoitzean jasangarrit...
Zarauzko Udala aintzindaria izan zen Agenda 21 martxan jartzen. Hamar urte igaro dira ordutik eta urte guzti horietan Zarauzko milaka haur eta gaztetxok landu dute iraunkortasuna sustatzea helburu duen programa. “Ikasturte bakoitzean jasangarritasuna eta iraunkortasuna ardatz duen gai bat sakonean lantzen dugu” azaldu dute arduradunek. 10 urteko ibilbidea beteta gaur goizean Lege Zaharren Enparantzan Agenda 21-aren inguruko erakusketa jarri dute, modu horretan ekimenak Zarauzko herriari urte hauetan egin dion ekarpena herritarrei ezagutarazi nahi izan diete Zarauzko Udaleko Agenda 21eko arduradunek.