Pulpo eta Euskal Selekzioaren arteko eskubaloi jaialdiarekin omenaldi ederra egin zaio Iñaki Espilla Pulpoko jokalari ohiari. Lubakiko harmailak beteta, etxekoak ahalegindu dira onena ematen baina hiru norgehiagoketan Euskal Selekzioa izan da nagusi: Kadete mailako nesken artean, 22-25; mutiletan, Pulpoko jubenilen eta Selekzioko kadeteen artekoan 24-36; eta Pulpoko seniorren eta Selekzioko jubelinen artekoan 25-31. Azpimarratzekoa da Euskal Selekzioan Pulpoko hamar jokalari daudela gaur egun, eta ostegunetik aurrera Espainiako autonomia arteko txapelketa jokatuko dutela Gijonen. Hemen ikus ditzakezue jaialdiko hainbat argazki.
616 lagunek esan diote agur 2013. urteari lasterka gaur, asteartea, 6,4 kilometroko San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon- emakumek hartu dute parte urtez urte indarra hartu duen proban, Yerai Varela oñatiarra (19:44) eta Nerea Azpiazu azpeitiarra (25:30) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonezkoetan bigarren Xabat Manzisidor azpeitiarra (20:43) izan da, eta Gemma Hernandez urretxuarra(26:16) emakumeetan. Hirugarrenak Imano Larrañaga azkoitiarra (20:43) eta Begoña Bakeriza azkoitiarra (26:45) izan dira.
http://www.youtube.com/watch?v=ZYi0DZi707M&feature=share&list=PL310GI3KMfo8BqDAyL9SlPvY7O4BMr0-f&index=6 Gaztetxeak antolatutako laburmetraien bigarren lehiaketa jokatu zen ostiralean. Lan onenaren saria Zure ordua laburmetraiak jaso du. Gainera, errealizazio onenaren saria ere jaso du. Bestalde, gidoi onenaren saria Erlojuterapia laburmetraiarentzat iza...
Bi urte dira Iñaki Espilla gazteak utzi gintuela baina Pulpoko lagunek bizirik mantendu nahi dute oroimenean. Horrela, Pulpo eta Euskal Selekzioaren arteko partida sorta antolatu dute gaur arratsalderako Lubakin, 16:00etatik aurrera. Azpimarratzekoa da Pulpoko hamar jokalarik jokatuko dutela laster Espainiako autonomia arteko txapelketa Euskal Selekzioarekin. Lehiaren gainetik, gaurkoa eskubaloiaren festa izatea nahi du Pulpok, Iñaki gogoratzeko modu onena. Gaur arratsaldeko jaialdiari kadete mailako neskek emango diote hasiera. Euskal Selekzioarekin jokatuko dute Pulpoko lau jokalarik: Sara Torriko, Aitana Iraundegi, Oihana Unanue eta Itziar Alberdik. Ondoren, jubenil mailako Pulpoko mutilek jokatuko dute Euskal Selekzioko kadeteen aurka. Selekzioan parte hartzekoa zen Ander Olaizola, baina joan den astean min hartu zuen Espainiako selekzioarekin eta ezingo du jokatu. Eta azken partidan Pulpoko senior mailako mutilek dena eman beharko dute Euskal Selekzioko jubenilei aurre egiteko. Selekzioarekin jokatuko dute Ander Torriko, Kauldi Odriozola, Mikel Martinez eta Iñigo Aldaik. Aipatutakoez gain, Ioritz Manterolak (infantila) eta Maddi Eizagirrek (kadetea) Euskal Selekzioarekin jokatuko dute autonomia arteko txapelketa.