Bost bilera deitu dituzte (Artadi, Oikia, Narruondo, poligonoak eta herrigunea) herritarren iritziak eta ekarpenak jaso eta 2014ko aurrekontuetan aintzat hartzeko. Hemen daukazue Udalak bidalitako oharra. Bertan ageri da bilera bakoitza noiz eta non izango den: Hartu parte Herri-aurrekontuak osatzen Zumaiako Udalari iritsi zaio 2014 urteko aurrekontuak osatzerako garaia eta aurtengoan ere herritarren iritziak, ekarpenak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi du. Azken urteotan abian jarritako dinamikari jarraipena eman asmoz, aurrekontuen inguruko bilerak antolatu ditu, herria eta garaiari egokitutako herri-aurrekontuak osatzeko. Urtez urte, aurrekontuak osatzeko prozesua egokitzen joan dira, eta aurten azken urteotako esperientziak kontuan izanda horixe bera egin du Udalak. Honela, auzo edo zonaldekako 5 bilera eta arloetako hainbat bilera egingo ditu. Herritik aparte dauden hiru auzoetan (Oikia, Narruondo eta Artadi); auzoen beharrak edo ekarpenak zeintzuk diren jakin, eta horiei erantzuna emateko. Azken urteotan, era batera edo bestera antolatuta dauden auzoetako beharrei hobeto erantzuten ari dela uste du Udalak, eta bide horretan sakondu nahi du. Hori jakinik, beraz, aurtengoan horiez gain, herria bi zonalde handitan banatu eta bakoitzean bilera bat egingo du; zonalde bakoitzeko beharrei erantzuteko apostua eginez. Herriko eragile eta elkarte soziokulturalei dagokienez, urtez urte saretzen doaz, eta gaur egun, eragileak eta Udala elkarlanean aritzeko mahai edo gune ezberdinak [...]
Bost bilera deitu dituzte (Artadi, Oikia, Narruondo, poligonoak eta herrigunea) herritarren iritziak eta ekarpenak jaso eta 2014ko aurrekontuetan aintzat hartzeko. Hemen daukazue Udalak bidalitako oharra. Bertan ageri da bilera bakoitza noiz eta non izango den:
Hartu parte Herri-aurrekontuak osatzen
Zumaiako Udalari iritsi zaio 2014 urteko aurrekontuak osatzerako garaia eta aurtengoan ere herritarren iritziak, ekarpenak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi du. Azken urteotan abian jarritako dinamikari jarraipena eman asmoz, aurrekontuen inguruko bilerak antolatu ditu, herria eta garaiari egokitutako herri-aurrekontuak osatzeko.
Urtez urte, aurrekontuak osatzeko prozesua egokitzen joan dira, eta aurten azken urteotako esperientziak kontuan izanda horixe bera egin du Udalak. Honela, auzo edo zonaldekako 5 bilera eta arloetako hainbat bilera egingo ditu. Herritik aparte dauden hiru auzoetan (Oikia, Narruondo eta Artadi); auzoen beharrak edo ekarpenak zeintzuk diren jakin, eta horiei erantzuna emateko.
Azken urteotan, era batera edo bestera antolatuta dauden auzoetako beharrei hobeto erantzuten ari dela uste du Udalak, eta bide horretan sakondu nahi du. Hori jakinik, beraz, aurtengoan horiez gain, herria bi zonalde handitan banatu eta bakoitzean bilera bat egingo du; zonalde bakoitzeko beharrei erantzuteko apostua eginez.
Herriko eragile eta elkarte soziokulturalei dagokienez, urtez urte saretzen doaz, eta gaur egun, eragileak eta Udala elkarlanean aritzeko mahai edo gune ezberdinak antolatuta daude. Hala, emakumeen foroa, kirol mahaia, kultur mahaia, nagusien mahaia… ezinbestekoak dira udalaren jardueran. Beraz, aurrekontuak elkargune horien bilera ireki eta publikoetan landuko dira (aurrez emango da jakitera zein egunetan, zein ordutan eta non izango diren bilerak).
Hona hemen auzoetako bileren egutegia.
Bilera egunak
Abenduak 2, astelehena: Artadi
Lekua: Elkartean
Ordua: 19:00etan
Abenduak 3, asteartea: Oikia
Lekua: Elkartean
Ordua: 19:00etan
Abenduak 4, asteazkena: Narruondo
Lekua: Elkartean
Ordua: 19:00etan
Abenduak 10, asteartea: Gernika parketik Puntanuetara
Lekua: Brankan
Ordua: 19:00etan
Abenduak 11, asteazkena: Paroletik zubi txikira
Lekua: Alondegian
Ordua: 19:00etan
Informazioa jasotzeko
Webgune honetan prozesuaren jarraipena egiteko aukera izango da, eta arlozarloko arduradun tekniko eta politikoekin harremanetan jartzeko bidea aurki daiteke.
Ekarpenak egiteko
-Bileretan, informazioa jaso eta ekarpenak egiteko aukera izango duzu.
-Eskuorri honetako orria erabiliz, edo bestelako orri batean ekarpenak jasotzeko postontziak daude (Udalean, kiroldegian eta Alondegian) eta bertan utz dezakezu zure ekarpena.
-Zumaiaeraikitzen@zumaiakoudala.net helbidera bidal dezakezu zure proposamen edo ekarpena.
-Arlo bakoitzeko teknikariarekin jar zaitezke harremanetan.