Urtarriletik aurrera ikastaroren bat antolatu nahi izanez gero, astelehena da Alondegian izena emateko azken eguna. Ikastaroak maiatz amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013-2014 ikasturtearen barn...
Urtarriletik aurrera ikastaroren bat antolatu nahi izanez gero, astelehena da Alondegian izena emateko azken eguna. Ikastaroak maiatz amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013-2014 ikasturtearen barne, eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak behar dute izan.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero. Informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-86.10.56 / kultura@zumaiakoudala.net.