Pulpo eta Euskal Selekzioaren arteko eskubaloi jaialdiarekin omenaldi ederra egin zaio Iñaki Espilla Pulpoko jokalari ohiari. Lubakiko harmailak beteta, etxekoak ahalegindu dira onena ematen baina hiru norgehiagoketan Euskal Selekzioa izan da nagusi: Kadete mailako nesken artean, 22-25; mutiletan, Pulpoko jubenilen eta Selekzioko kadeteen artekoan 24-36; eta Pulpoko seniorren eta Selekzioko jubelinen artekoan 25-31. Azpimarratzekoa da Euskal Selekzioan Pulpoko hamar jokalari daudela gaur egun, eta ostegunetik aurrera Espainiako autonomia arteko txapelketa jokatuko dutela Gijonen. Hemen ikus ditzakezue jaialdiko hainbat argazki.
616 lagunek esan diote agur 2013. urteari lasterka gaur, asteartea, 6,4 kilometroko San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon- emakumek hartu dute parte urtez urte indarra hartu duen proban, Yerai Varela oñatiarra (19:44) eta Nerea Azpiazu azpeitiarra (25:30) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonezkoetan bigarren Xabat Manzisidor azpeitiarra (20:43) izan da, eta Gemma Hernandez urretxuarra(26:16) emakumeetan. Hirugarrenak Imano Larrañaga azkoitiarra (20:43) eta Begoña Bakeriza azkoitiarra (26:45) izan dira.