
Floren Aoiz.(Bidasoako Hitza)
Galtzarri Kultur Elkarteak ikasturtea abiatuko du ostiralean. Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendariak emango du Galtzarri Kultur Guneko irekiera hitzaldia 19:00etan Galtzarri Gunean eta ondoren mokadutxoa eskainiko dute bertan.
Aoizek Nafarroako aldaketen berri emango du. Tafallako esperientzia kontatuko du eta Orioko Galtzarri Guneak Orion bete dezakeen funtzioa ere izango du hizpide.
Uztailaren 23an aurkeztu zuten Galtzarri Gunea jendaurrean eta bazkide kanpaina abian jarri zuten. Oraindik izena emateko aukera zabalik dagoela gogorarazi dute eta interesa dutenek
galtzarrigunea@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo antolatutako jardueraren batera azaldu besterik ez dute Galtzarriko kideekimn hitz egiteko.