Zarautz Hiria Kriteriuma baliatu dute aurten ere errepideko Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketak erabakitzeko

Txirrindulari parte hartzaile guztiak, Lege Zaharren enparantzan (Aritz Mutiozabal).
Zarauztarra Kirol Elkarteak antolatuta, txirrindularitza egokituko IX. Zarauzko Hiria Kriteriuma jokatu dute gaur goizean. Era berean, errepideko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak izan dira jokoan. Hainbat kategoria eta distantzia izan dira, guztiak ere Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean lehian, eta Nafarroa kalean helmugaratui dira, Duke Enea parean. Eguerdi partean egin dute sari banaketa ekitaldia, Lege Zaharren enparantzan. Honako hauek izan dira aurtengo garaileak:
Handbike
Gipuzkoako txapelduna: Jon Galarraga
Euskadiko txapelduna: Jon Galarraga
MH2 mailako irabazlea: Andres Urbano
MH3 mailako irabazlea: Renata Kaluza
MH4 mailako irabazlea: Aingeru Senperena
Trizikloa
Ez da nahiko partaiderik izan, eta ez dute txapelarik eman.
1. Gonzalo Garcia, domina
2. Aitor Garciarena, domina
Tandem
Gipuzkoako txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona
Euskadiko txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona
Kriteriumeko irabazlea: Felix Martin eta Abraham del Caño
Bizikleta
Gipuzkoako txapelduna: Guillermo Prieto
Euskadiko txapelduna: Oscar Garro
MC2-MC3 mailako irabazlea: Oscar Garro
MC3 mailako irabazlea: Guillermo Prieto
MC4 mailako irabazlea: Alfonso Postigo
Irudietan: Txirrindularitza egokituko Zarautz Hiria Kriteriuma (Zarauzkohitza.eus)