Azaroan osatu zuten puntu beltzen mapa bat herriko emakumeek, eta hori izan du abiapuntu udalak. Andreek beldurra sentitzen duten guneak moldatzeko asmoz egin dute.
Argi eta ispilu berriak jarri dituzte Azpeitian, herriko emakumeek identifikatutako puntu beltzak argitzeko asmoz. Iazko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako nazioarteko egunean, tailer bat egin zuten hainbat esparru eta belaunalditako emakumeek, herriko puntu beltzak identifikatzeko. Puntu beltzak dira emakumeak segurtasunik gabe sentitzen diren guneak, ilunak edo bakartiak direlako, besteak beste. Mapa batean jaso zituzten puntu horiek, eta udala saiatu da toki horiei irtenbidea aurkitzen.
Saio hartan osatutako mapari jarraiki, honako lekuak moldatu dituzte, argiteria eta ispilu berriekin: Zelai Luze, Joan XXIII.a auzoko Frantziskanetako pareta eta Corrugadoseko sarrera bitarteko gunea, Sanjuandegiko etxe azpiak, igerilekua eta Loiolako Ignazio etorbideko zubia bitarteko bidea eta Landetan auzoko zenbait leku. Lur azpiko oinezkoentzako pasabideetan ere indartu dute argiteria eta, horrez gain, ispiluak jarri dituzte pasabide horietan.
“Urte askoan, hirigintzak ez du beldurraren pertzepzioa edota puntu ilunen sorrera kontuan hartu izan. Gaur egun, baditugu herrian argitu eta zabaldu beharreko guneak. Eta horretan ari gara lanean”, azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Hirigintza eta parekidetasuna uztartzen ari direla nabarmendu du.
Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak honakoa azaldu du: “Edonork kalean lasai, beldurrik sentitu gabe ibiltzeko Azpeitia nahi dugu guk, eta horregatik, segituan hasi ginen horri buelta eman nahian”. Hori dela-eta, emakumeak beldurra senti dezaketen guneak nola egokitu lantzen jarraituko dute, batetik;?eta berdurraren pertzeptzioa lantzeko «hausnarketa serioa» egingo dute, bestetik.
Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.
Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.