Lehen lasterketa Azpeitikoa izango da, eta urriaren 29an egingo dute. Azaroaren 20an izango da Errezilgoa eta abenduaren 4an Zarauzkoa. Hiru probetako denborak kontuan hartuta onena egiten dutenek irabaziko dute I. Kros Mistoen Txapelketa.
Basoan lanean ari zela, pinu baten enborrak jo du 38 urteko gizona, eta helikopteroz eraman dute Barakaldoko Guretzetako ospitalera.
'Game of Thrones' telesaileko grabazioa dela eta, astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Itzurun aldeko bi gunetan (irudian zehaztuta).
Memoriaren Plaza ekimen ibiltaria iritsi da Zarautzera, Gogora institutuak bultzatuta. Urriaren 13ra arte, hamar egunez izango da erakusketa ikusgai Munoa plazan
Sanmiel jaiak dituzte Aizarnazabalen, eta VIII. Joxe Larrarteren oroimenezko pilota finalak jokatu zituzten atzo
Urriaren 31 baino lehen bidali behar dira lanak, Azkoitiko udaletxera
Atzo egin zuten iraileko osoko bilkura; saioa hasi aurretik bi herritarrek hartu zuten hitza, eta, jarraian, Imanol Urbieta zenaren omenez, 'Txoria nintzela' abestia jarri zuten udal batzar aretoan.
Eskualdeko Enplegu Sustapen Planaren barruan egingo ditu kontratazioak, Lanbideren bidez. Turismo teknikaria, formaziorako dinamizatzailea, immigrazio teknikaria, hirugarren adinerako teknikaria, merkataritzarako teknikaria, Open Data edo gardentasunerakoa, eta auzolanerako brigadako hiru langile dira hartuko dituztenak.
EAJko kideak 13 urte egin ditu zinegotzi gisa
Materiala Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek jasoko dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte, astearte eta ostegunetan.
Hogeita bost urte badira Artadiko samieletan kantatzen hasi zela Xabier Euzkitze. Hasieran, Lazkao Txikirekin, gero Agirrerekin eta azken urteotan Amets Arzallusekin. Aspaldi jaitsi zen oholtza handietatik, baina saiatzen da urtero Samiel jaiekin daukan hitzordua betetzen. Gaur ere han aurkitu dugu, eta Artadirekin daukan harremanaz galdetzeko aprobetxatu dugu.