Joan-etorrikoak izango dira hiru geltoki berriak. Jai-Alai jatetxearen eta Arimar enpresaren atarietan, Makibar baserrien atarietan eta Uresaundi eta Atzaran baserrian atarietan geldituko da autobusa. Bestalde, abenduaren 2tik 4ra zerbitzu bereko Atxubiaga kaleko geltokian ordez, Landeta hiribidean geldituko da autobusa.
Baserritar jantziak soinean, herritar ugari atera dira kalera taloa eta txistorra dastatzera.Txalkor txistulari taldea omendu du udalak, 25. urteurrena dela eta
Berogailu sistema aldatzen eta geotermia sistema ezartzen ari dira. Horregatik dago itxita parkearen zati bat.
Herenegun hasi zuten aldi baterako Lana Erregulatzeko Txostenaren (LET) negoziazioa enpresak eta sindikatuek. ELAk eta LABek ez dute begi onez ikusten aldi baterako lana erregulatzeko txostena. Lantegi guztietan ezarri nahi du erregulazioa, 2017an eta 2018an.
Azpeitiko Landeta auzoan bihartik igandera bitartean dituzte festak. Auzoko jai batzordean jende gaztea sartu da, eta jaietarako ekitaldi berriak prestatu dituzte
Aurrerantzean ez dute hondakinik jasoko han, eta Urola Erdiko zaborrak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Elgoibarren duen transferentzia gunera bideratuko dituzte. Eta, handik, Merueloko (Kantabria, Espainia) zabortegira eramango dituzte urtea bukatu bitartean.
Bilera bihar izango da, 18:00etan, Etxezabalan, eta Lankidetzarako zuzendari Fernando San Martinek hartuko du parte.
Bere aurreko diskoaren giro eta unibertso poetikoan oinarritutako sei kanta batu ditu Anari taldeak 'Epilogo bat' diskoan. Musikariak dio alboan izan dituen entzuleentzako "opari bat" dela lana.
28 urteren ostean, bihartik aurrera ez dute hondakinik jasoko Elosiaga auzoko zabortegian. Data horri onespena eman zioten Urola Erdiko Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK).