Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Imanol Azkoitia: "Euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek..."

Azpeitia
Kultura

Imanol Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen liburua. Dagoeneko eskura daiteke lan hori Azkoitiko Hizki dendan nahiz Soreasuko Elkargunean.

2016/11/29
Julene Frantzesena
Imanol Azkoitia itzuli duen liburua eskuetan duela. (Julene Frantzesena)

Imanol Azkoitia itzuli duen liburua eskuetan duela. (Julene Frantzesena)

Aitor Aranak itzulitako Dorian Grayren egiazko erretratua azpeitiarrerara ekarri du Imanol Azkoitiak (Azpeitia, 1978). Aranak egin zion lan hori egiteko gonbita; izan ere, hainbat euskalkitara egindako itzulpenekin bilduma osatuko du. Gutun bat baino luzeagoa den zerbait idazten duzun aurreneko aldia dela diozu liburuaren hitzaurrean… Zer idatziko nuen ba nik! Eskolako lanak-eta egiterakoan idatzi izan dut, baina hortik aurrera… gutxi. Irakurtzea asko gustatzen zait, baina Aitorrek [Arana] esan arte, pentsatu ere ez nuen egin liburu bat idatziko nuenik. Halere, probatzea erabaki nuen. Erraza egin al zaizu? Bai, liburuan ez baititut nire ideiak agertu; diktaketa lana izan da. Presarik eta presiorik ez nuen, eta polita izan da. Eguraldi txarra egiten zuenetan aprobetxatu nuen idazteko, eta gustura aritu naiz. Hori bai, idazterakoan eskuetako mina izan nuen. Ba al dakizu zenbat urte neramatzan idatzi gabe! Zergatik Dorian Greyren erretratua? Aitor Aranak proposatu zidan. Liburu hori berak itzuli zuen euskara batura, eta orain hainbat euskalkitan ari da jasotzen. Bilduma bat osatuko du euskalkietara egindako itzulpenekin. Izan ere, nik gipuzkeraren aldaera den azpeitiarrera itzuli dut, baina neska bat bizkaierara itzultzen ari da. Arana bera, berriz, nafarrerako bi euskalkitara: zaraitzuera eta izarbeibarrera. Horrez gain, zubererara itzultzeko ere esan dio bateren bati jada. Beraz, nik egin dudana bildumaren zati bat besterik ez da. Garrantzitsua al da halako lanak egitea? Ez naiz euskara batuaren oso zalea. Batuak izan behar du administraziorako-eta. Ikastoletan ere landu behar da, noski, baina euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek… Zergatik azpeitiarrez? Niri proposatu zidalako eta azpeitiarra naizelako. Nik ezetz esan izan banio, agian, zestoarrez egingo zukeen. Erraza egin al zaizu azpeitiarrerara itzultzea? Bai, pentsatzen dudan bezala idatzi dudalako. Atera egin zait. Hori bai, arau batzuk jarri nituen idazterako. Adibidez, kontsonante batek hurrengo hitza bustitzen duenean apostrofea jarri dut edo ahoskatzen ditugun letra guztiak erabili egin ditut. Hau da, ll, y, ñ… Hasieran denbora asko pasatzen nuen ondo idazten, baina bukaera aldera askoz errazago jardun nuen. Azkoitiarreraz ere idatzi dituzu pasarte batzuen zatiak. Pertsonai batzuek azkoitiarrez hitz egiten dute. Nik ez dut azpeitiar-azpeitiarrez hitz egiten; izan ere, Martirietakoak dira gurasoak, eta etxean martitearrez hitz egiten dut. Kalean, berriz, azpeitiarrez. Arana izan duzu bidelagun prozesu guztian, ezta? Berak proposatu zidan, eta asko lagundu dit. Hiru bat hilabetean bukatu nuen itzulpena, baina beste kontu batzuk tarteko, udaberrian heldu genion berriro lanari. Eskuz idatzi nuen, boligrafoarekin, eta Aranarekin egin nituen zuzenketak ordenagailuan. Gainera, argitaletxea du hark, eta berak kaleratu du. Idazten jarraitzeko grinarik piztu al zaizu? Printze Txikia itzultzen hasi nintzen. Biblia eta hori izango dira gehien itzuli diren liburuak. Hasi eta gero esan zidan Aranak uzteko, egile eskubideak luzatu zituztelako egilearen senideek eta, ondorioz, argitaratzeko diru mordoa ordaindu behar zelako. Lan hori utzi egin nuen, baina berriz ere idatziko nuke.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Euskolabel ligan arituko den trainerua eta tripulazioa aurkeztu dute Getarian

2022/06/26
Getaria
2

Betisek irabazi du 2010eko mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa

2022/06/26
Azpeitia
3

Zuhaitza botata, agur Urrestillako sanjoanei

2022/06/26
Azpeitia

Eskaintzak

XINTA MINTA arropa

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.