Jabier Bergarak 65 urte egin ditu Azpeitiko Udal Musika Bandan, eta inauterietako kontzertuan omenaldia egin zioten. Oraingoz ez du taldea uzteko inolako asmorik
Astelehen karnabala ospatu zuten atzo Azpeitian, eta giro ezinhobea izan zen herriko kaleetan. Arratsaldean sokamuturra izan zen; gauean, berriz, helduen mozorro lehiaketa.
Iban Sudupe eta Mikel Odriozola gaur aterako dira azken aldiz sokan. Oskar Osinaldek, berriz, igandean hartu zuen erretiroa. Erabakia hartuta gustura badira ere, "pena pixka bat" ematen die soka uzteak.
Eibarren egin du ohiko Batzar Orokorra Toki Komunikabideen Bateraguneak eta han erabaki dute Urko Aristiren ordez Jone Guenetxea (Abadiño, 1978) Durangaldeko 'Anboto' astekariko zuzendaria izatea presidente. Era berean, 2017rako "jauzi kualitatiboa" dakarren kudeaketa plana onartu dute. Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak Administrazio Kontseiluan jarraituko du.
Gaizka Garitano Valladolidek bota zuen kalera aurreko sasoian, eta Deportivon ireki diote atea orain. Emaitzek eman zioten sona Eibarren, eta emaitzek kendu diote. Ezinbestean, prestigioa galduko du entrenatzaileak. Aitor Manterolak egin du erreportajea BERRIArako.
Euskal Kultur Erakundearen ‘Soka’ erakusketa multimedia zabaldu dute Sanz Enea kultur etxean. Euskal dantzaren inguruko ikerketaren emaitza ikus daiteke bertan.
Atzotik martxan da auzoko aparkamendua arautzeko sistema berria. Egoiliarren eremuan txartelik gabe aparkatuta zeudenei isunak jarri dizkiete udaltzainek.