10:00etan plazatik irtengo dira txirrindulariak, eta 11:30 aldera iritsiko dira frontoi zaharrera.
Bihar, IV. Gurutzeaga txirrindulari proba egingo dute Zestoan. 10:00etan hasiko da proba eta 11:30ak aldera amaituko da. Lasterketan zehar herritik bi aldiz pasatuko dira txirrindulariak.
Guztira, 58 kilometroko proba izango da, eta honakoa da egingo duten ibilbidea: Zestoa-Iraeta-Aizarnazabal-Muniosoro-Oikia-Txikierdi-Narrondo-Arroabea-Iraeta-Zestoa. Ibilbidearen inguruko informazio gehiago, hemen.