24 arrantzalek hartu dute parte Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Irabazleak 650 gramoko amuarraina arrantzatuta lortu du sailkapeneko aurreneko postua.
Euskadiko Txapelketako lauko finalak izan dituzte jokoan Zarauzko Eskubaloiko kadeteek, ostiralean hasi eta igandea bitartean; mutilek etxean, Aritzbatalde kiroldegian, eta neskek, berriz, Etxebarrin.
Asteartean, maiatzaren 2an, Santa Kutz festak hasterako jokatuko dituzte finalak. Hain zuzen ere, 17:30ean hasiko dira finalak, Gurutzeaga pilotalekuan.
Igandeetan lurrera edo lur azpira begira ibili da Lazkano azpeitiarra 40 urtez. Inoiz kobratu gabe, amateur, zale, baina hutsik egin gabe ibili da Euskal Herriko historiaurreko gizaki eta animalien aztarnarik bikainenetako batzuk topatzen. 'Berria' egunkarian elkarrizketatu dute Lazkano.
Garaipena behar zuten Euskadiko Liga irabazi eta Espainiako 2. mailara igotzeko, eta 1 eta 2 irabazi dute norgehiagoka.
Bikote mistoen proban Igor Etxeberria zarauztarrak eta Uxoa Irigoien getariarrak osaturikoa izan da helmuga zeharkatzen lehena.
Argazkiak hilaren 14a bitartean bidali ahal izango dira. Edonork har dezake parte, eta edozein gailurekin egin ahalko dira argazkiak. Gainera, irudiak editatu daitezke elkartera bidali aurretik. Boto bidez erabakiko dituzte hiru argazki sarituak.
Errezildarrak 2 ordu, 9 minutu eta 27 segundo behar izan ditu 20 kana erdiko enbor ebakitzeko eta 20 kilometro korrika egiteko. Horrenbestez, Aierbek duela 41 urte egindako denbora baino 12 segundo gutxiagotan bukatu ditu lanak Arria V.ak.