13:30ean errepidea itxiko dute, eta 15:00etan abiatuko dute lehen entrenamendu txanda
17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.
Guztira, 50 bertso sorta aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, DBH1-DBH4 mailetako ikasleek. A mailako sari guztiak Azkoitian gelditu dira, eta B mailan, bi sari eskuratu dituzte eskualdeko bertsolariek.
Dantzari gazteek ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte.
Ekainaren 7an, asteazkenez, egingo dute batzarra, udaletxeko 5. solairuan. Bertan azalduko dute zein diren Udalaren asmoak Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra lotuko dituen zubiaren eta Sanjuandegiko autobus geltokiaren inguruan. Aurreratu dutenez, zubia eta inguru horretako urbanizazio lanak "aste gutxiren buruan" amaituko dituzte.
Joan den martxoan kezka azaldu zuen Zutoin guraso elkarteak Hezkuntza Sailak eguerdian Zestoara joaten zen autobusa kendu nahi zuelako. Hezkuntza Sailak haien eskaera onartu du.
Ostiraletik igandera Orioko Garagardo Azoka antolatu du, Orio Arraunketa Elkarteak
Atutxa II.a, Iker Vicente, Mugertza II.a eta Jon Rekondo lehiatuko dira igandeko urrezko finalean. Antolatzaileek esan dutenez, "aizkoraren festa" izango da igandekoa, gazte mailako zein emakumeen mailako finalak ere izango baitira. 12:00etan hasiko da aizkora jaialdia, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai leihatilan, 25 eurotan. EITBk zuzenean eskainiko du saioa.