Gaur eta bihar festa giroa izango da nagusi Zestoan. 22:30ean hasiko da helduen danborrada, eta gauerdian igoko dute bandera. Bihar, Santa Kutz egunez, haurren danborrada egingo dute 18:00etan hasita.
Ostegunean ziren dokumentala ematekoak, baina data atzeratzea erabaki du Azpeitiko Emakumeen Mahaiak, "egun horretarako beste hainbat ekintza antolatuta daudelako".
Bigarren postua Imanol Mujikarentzat izan zen ('Luky') eta hirugarrena Ander Iruretagoienarentzat ('Eusebio')
Gardentasuna konpainiaren industria jardueraren oinarri sakona dela dio Lopez Atxurrak. Tecnaliako presidentea ere bada, eta Ibilekoa, eta Orkestrakoa. Euskal industriak garai berrietara egokitu behar duela dio, "nondik gatozen ahaztu gabe". 'Berria' egunkarian elkarrizketatu dute Lopez.
Joan den larunbatean jokatu zuten txapelketaren finala Oiartzunen, eta 25 eta 14 galdu zuten Galdosen eta Arrillagaren aurka jokatutako partida. Maila ona erakutsi dute bi pilotariek txapelketan.
Guztira, 64 lagun elkartu ziren elkartearen urtemuga ospatzeko. Elizara joan ziren aurrena, eta bazkaria egin zuten gero. Iluntzera arte luzatu zen festa.
Freedance ikastaroa eskainiko dute larunbatean, eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Ikastaroaren ostean bazkaria egingo dute.
Gogora institutuak gerra horretan Euskadin desagertutakoen senitartekoen lagina bildu nahi ditu
Herri barruko zenbait gunetan irisgarritasuna bermatzeko, eta horri lotuta, herrian diren zailtasunei irtenbidea emateko, hainbat lan ari dira egiten.
22:00etan izango da emanaldia. Iazko urrian estreinatu zuten obra, eta dagoeneko 45 bat emanaldi eskaini dituzte. Erika Olaizola azpeitiarra eta Ander Lipus dira aktoreetako bi.