Udal elkarteko lehendakari Igor Iturainekin bildu dira koalizioko ordezkariak, eta hainbat aldaketa proposatu dizkiote lan egonkortasuna bultzatzeko diru laguntzetan.
Besteak beste, zaintza eta garbiketa lanetarako langileak behar ditu Udalak. Uztailaren 12a arte eman daiteke izena lan poltsan. Eskabide orriak udaletxean aurkeztu beharko dira.
Harrijasotzen, aizkoran eta korrikan neurtuko dituzte indarrak Mikel Larrañaga aizkolariak eta Alex Txikon mendigoizaleak bihar, 19:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan.
Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatuko dituzte saioak, uztaileko eta abuztuko ostiraletan. Irteerak doakoak izango dira, baina izena eman behar da aldez aurretik.
Atzo aurkeztu zuten Zarauzko XXIV. Kale Antzerki Jaialdia; uztailaren 6an hasiko da eta hiru egunez dozena bat ikuskizun eskainiko dituzte. Aurrez, astean zehar, birjantzien tailerra antolatu dute.
234 taldek hartuko dute parte Zarauzko Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Festan. Bihar eta etzi haurren txapelketa jokatuko dute; datorren asteburuan, helduena.
Atzo hodi bat lehertu zen, eta ordu batzuetan urik gabe geratu ziren inguruko bizilagunak. Horregatik datorren urtean egitekoak ziren obrak aurreratzea erabaki dute.
Gaur bertso saioa izango da Orkatzen, eta uztailaren 5a arte askotariko hainbat hitzordu izango dute.
Kanpainaren helburua da Azpeitia Txartelari "bultzada berri bat" ematea. Promozio ekinaldi berria urte amaierara bitartean egingo dute, fase ezberdinetan banatuta. Herritarrak izango dira kanpainaren elementu bereizgarria".