Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Jone Urkizu: "Disfrutatzea eta emaitza on bat lortzea dira nire helburuak"

Azkoitia,Azpeitia
Kirola

Aurten bosgarrengoz egingo duen Ehunmilak ultra-trailean 2014ko denbora hobetzea du helburu Azkoitian bizi den azpeitiarrak. Orduko hartan podiumean izan zen. Aurten bi lasterketa irabazi ditu.

2017/07/05
Nerea Uranga
Jone Urkizu, II. Kobaz Koba Trail lasterketan. (Olaia Iraola)

Jone Urkizu, II. Kobaz Koba Trail lasterketan. (Olaia Iraola)

Goierriko Bi Handiak proban parte hartu zuen Jone Urkizuk (Azpeitia, 1979) 2015ean, eta 2014an egin zuen azkenekoz Ehunmilak ultra-traila, podiumeko hirugarren koskara igoz (29:53:19). Aurten, ultra-traila berriro egiteko gogoa egin zaio, eta 2014ko denbora hobetzea du helburu Kulum Sport taldeko kideak. Bosgarren aldiz parte hartuko du ultra-trailean. Denboraldia nola antolatzen duzu? Komeni izaten da denboraldia hasi aurretik planifikazio bat egitea. Helburu nagusienak  pare bat edo hiru probatan jarri, eta gero, beste lasterketak prestatzeko edo gogoa daukadalako egiteko, edo beste era batera hartzeko. Egia da, gero, denboraldia aurrera doan heinean, pentsatuta dauzkazun helburu horiek igoal nahi bezala ez direla ateratzen, eta beste proba batzuk egiten direla ondo. Dena den, nik nahiago izaten dut ez inprobisatzea, eta aldez aurretik erabakita edukitzea, plan bat izatea. Aurten, behintzat, orain arteko probak ondo joan zaizkizu, bi lasterketa irabazi dituzu: apirilean Enkarterri Extrem eta ekainean Gironako El Bastions Ultra. Justu bi proba horiek ez ziren nire aurtengo bi helburuak, eta ondo atera zitzaizkidan. Martxoan Peñamellera egitera joan nintzen, hori bai zela nire helburuetako bat, baina ez zitzaidan ondo irten. Proba bukatu nuen, baina ez nahi bezain ondo. Hala ere, nik batik bat baloratzen dudana lesiorik ez dudala izan da. Hori hala izatea bakarrik positiboa da, nahikoa da. Aurten bosgarren aldiz irtengo duzu Ehunmiletan? Azkenekoz 2014an egin nuen, berriro egiteko gogoa neukan, eta animatu egin naiz. Niretzat Ehunmilak izugarrizko lasterketa da gauza askogatik: antolakuntzagatik, ingurua ezaguna delako eta distantzia luze horretako nire lehenengo proba izan zelako. Berezia da. Antolakuntza oso ona da, detaile denak oso ondo zainduta izaten dituzte. Azkoitia-Azpeitia ingurutik pasatzen da, toki horietan ibiltzen zara entrenatzeko? Bai, normalean bai. Izarraitz eta Irukurutzeta aldean entrenatzen dut, baina Hernio aldera-eta gutxiago joaten naiz. Gero, tartean behin, mendi martxak egiten ere saiatzen naiz, pixka bat aldatzeko eta ikusteko lasterketetan nondik nora ibiltzen naizen. Probetarako ere lagungarriak dira mendi martxak. Ehunmiletako ibilbidetik zein toki egiten zaizu nekezena? Andraizko gainetik Beasainerako tarte hori, azkenengo kilometroak dira eta nekea antzeman egiten da. Zati hori astuna egiten zait, beste urtetan egon izan naiz karreran, ‘puf eta gero hori falta zait’ pentsatzen. Eta errazena? Errazena ez dakit, baina justu gehiena gustatzen zaidana aurreko zatia da, Etzegaratetik Andraitzerako edo Aizkorrirako tartea. Ehunmilak probarako zein helburu daukazu jarrita? Aurreko batean egindako proba hobetzea nahi izaten da beti, eta aurten 29 ordu eta 53 minutu baino azkarrago egitea ederra izango litzateke. Horrelako proba batean, ordea, ez dago jakiterik. Kilometro asko dira, ez da matematika. Nahiz eta indartsu egon eta gogoarekin joan, eguraldia dela, edo baba bat ateratzen zaizula, gorputzaldia dela… ez dago aurreikusterik. Azkenean, emaitza emaitza da, baina gertatu izan zait emaitza itxurosoa egin eta disfrutatu gabe bukatzea. Horrek ere ez du betetzen. Disfrutatzea, ondo pasatzea eta emaitza bat lortzea dira helburuak. Ordu asko pasatu ditut probarako entrenatzen eta behintzat emaitza on bat lortzea nahiko nuke. Fisikoki ez ezik, psikologikoki ere prestatuta egon behar da. Horrelako proba luze batean motibatuta ateratzea da garrantzitsuena. Beldurrez edota zalantzarekin ateratzeak asko mugatzen du. Burua da asko. Fisikoki ondo egotea inportantea da, baina burua oso garrantzitsua da, indarra buruan daukagu. Proba luzeetan eskarmentua izateak ere balioko du, ezta? Proba motz edo luze bat oso desberdinak dira. Proba luze batean gauza asko kudeatu behar dira: nekea, logurea, elikadura, norbere gorputza ezagutu behar da… Nekatuta egotea zer den ere ezagutu behar da: nekearen sentsazio hori ez bada inoiz esperimentatu, ez da ezagutzen, eta orduan, errazago desmotibatzen da proba jarraitzeko. Urte asko daramatzazu lasterketetan parte hartzen, eta beste kirol askotan bezala emakumeen parte hartzea txikia da horietan ere. Proben antolatzaileen aldetik emakumeen parte hartzea sustatzen al da? Sustatu-sustatu ez nuke esango. Parekidetasunaren aldeko neurririk inork ez du hartzen, politikoki zuzena dena egiten dute gehienek; tarteka, ordea, gauza zatar batzuk ikusten dira oraindik ere. Baina sustapen lan hori inork ez du egiten, bereziki hori inork ez du lantzen. Azkenean, kirol mundua gizonezkoena da oraindik ere.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Euskolabel ligan arituko den trainerua eta tripulazioa aurkeztu dute Getarian

2022/06/26
Getaria
2

Betisek irabazi du 2010eko mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa

2022/06/26
Azpeitia
3

Zuhaitza botata, agur Urrestillako sanjoanei

2022/06/26
Azpeitia

Eskaintzak

SKFK · Moda jasangarria

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.