-
-
(Danbolin.eus)
-
-
(Danbolin.eus)
-
-
(Danbolin.eus)
Udan Euskal Herrira etorrita diren 35 haur sahararrek egun-pasa egin zuten atzo, igandea, Zestoan, Wadna elkarteak antolatutako egunaren barruan. Zestoako Udaleko ordezkariek, Josetxo Mendizabal alkateak eta Itziar Elorza Kultur zinegotziak, ongietorria eman zieten haurrei udaletxean egindako ekitaldian. Mari Jose Etxeberria Wadna elkarteko kideak ere hartu zuen hitza, eta hark udan sahararrak etxean hartzen dituzten boluntarioen lana eskertu eta familien beharra azpimarratu zuen.
Ondoren, bazkaria egin zuten udaletxe azpiko arkupeetan, eta arratsaldean puzgarriez gozatu ahal izan zuten haurrek eta gaztetxoek.
Argazki bilduma osoa,
Danbolin.eus webgunean ikus daiteke.