Herritar batek zapatuan bidali zizkion irudiak UROLA KOSTAKO HITZAri. Parkeko hainbat gune puskatu dituzte, eta udalak txikizioa salatzeaz gain, herritarrei "arduraz" jokatzeko deia egin die.
Herritar batek atzo UROLA KOSTAKO HITZAri bidalitako irudiak dira goikoak. Hain zuzen ere, Ingurugiro Etxearen kanpoaldean dagoen Xaguxatar parkea hankaz gora ikus daiteke irudietan. Larunbat arratsaldean ateratako irudiak dira, eta argazkiak atera dituen herritarrak azaldu duenez, parkeko hainbat gune hautsita eta zenbait elementu tokiz mugituta zeuden.
Txikizioaren aurrean, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziak esan du parke publikoak “denon gozamenerako” gune direnez, horien zainketa herritar guztiena dela. Udalak txikizioak salatzeaz gain, herritarrei “arduraz” jokatzeko dei egin die. Erakundeak azaldu du “ahal bezain pronto” hasiko direla parkea konpontzen.