1.310.500 eurokoa izango da udal aurrekontua, aurtengoa baino 320.130 euro txikiagoa. %1 igoko dira zerga eta tasa gehienak, KPIa adina, baina etxebizitzetako zaborrarena ez dute igoko.
Berrikuntza bezala, helduei zuzendutako egitaraua prestatu dute biharko EHAZEk eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Sorgintza jarriko dute erdigunean, Pertsonaien iraultza, antzokitik at! lelopean egingo dituzten jardunaldian. Gaurko 18:00ak arte eman daiteke izena.
Facebook eta Instagram erabiltzen irakasteko ikastaro bana egingo dute, eta datu babesaren inguruko hitzaldi bat ere izango da. Ikastaroetan parte hartze mugatua da, eta aurrez izena eman behar da.
Azaroaren 9an eskainiko du hitzaldia estatubatuarrak Soreasun, 21:30ean hasita. Sarrerak Sanagustin kulturgunean eskura daitezke, 12 euro ordainduta. Egunean bertan ere salgai jarriko dituzte Soreasuko leihatilan, 15 eurotan. Kulturaz kooperatibari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean.
Unesco hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundea da, eta Euskal Herrian ere badu bere sarea. Haren nondik norakoak azalduko dituzte azaroaren 6an Zestoako Bainuetxean egingo duten ekitaldian.
Azpeitiko Gaztetxeak, Piztuk, Zestoako Gaztetxeak, Zumaiako Iparrak eta Zarauzko Gaztetxeak antolatu dute hitzaldi zikloa elkarlanean.