Basalandare Jangarrien Jardunaldiak Azpeitiko Gaztetxera iritsiko dira bihar
Basherri Kontsumo Talde eta Kooperatibak, Basalandare jangarrien inguruko jardunaldiak antolatu ditu hilaren 27rako eta 28rako. Bihar, ostirala, Azpeitira iritsiko dira jardunaldiak, eta Gaztetxean egingo dituzte. ‘Usos de 113 plantas silvestres de los campos norteños’ liburua aurkeztuko dute Azpeitiko Gaztetxean, 19:30ean hasita. Ondoren, sabelak betetzeko tartea hartu, eta basalandare dastaketa afaria izango da bertaratzen direnentzat, musikaz girotuta.
Zapatuan Irungo Lakaxita gaztetxera mugituko da jardunaldia. Han, 10:00etan hasita, basalandareen bilketa txangoa egingo dute. Ondoren, bazkaria izango da, eta ‘Manual de cocina bellotera para la era post petrolera‘ liburuaren aurkezpenak eta solasaldiak borobilduko du eguna.
Jardunaldietan parte hartuko dute Cesar Lema biologoak eta okinak, Felix Rodrigo idazle eta historialariak etaDani Perez etnobotanikoak.