
Iaz ere banatu zituen haziak Herrio natur taldeak (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Azaroaren 5ean, igandea, Orioko Herrio natur taldeak bertako zuhaitz espezien haziak banatuko ditu, plazan. 11:00etatik 14:00etara banatuko dituzte haziak. Haziak ematearekin batera, horiek landatzeko argibideak emango dituzte. Ekintza honekin, bertako zuhaitz espezien eta basoen garrantzia nabarmendu nahi dute Herriokoek.