
Azkoitiko Parrokiako lagunak Urrategira egindako bisitan. (Azkoitiko Parrokia)
Aurten, 400 urte bete ditu Azkoitiko Ama Birjinak, eta horren harira, agurra egin zioten Azkoitiko Parrokiako irakasle, ikasle eta gurasoek joan den asteburuan. Ibilaldian joan ziren Urrategiraino, eta han “giro ederrean” agurtu zuten Azkoitiko zaindaria. Katekesiko ikasturteari ere ekin diote dagoeneko.