Eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Azaroaren 5ean Orion hasi ziren itsas-ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak, eta igande honetan izango da azkenekoa, Aian.
Ehunka lagun batu dira eguerdi aldera Azkoitiko plazan eta kaleetan zehar. Umeek sormena landu dute goizean, eta herri kirol jaialdiak hartu du plaza eguerdian. Bosgarren Urkome Sariak ere banatu dituzte, udaletxeko areto nagusian.
Surf egokituko munduko txapelketan lehiatuko da egunotan surflari zarauztarra, ikusmen arazoak dituztenen mailan, eta iaz lortutako garaipena berresten saiatuko dela adierazi du.
Egunotan Finlandian da Ibon Mugerza Zarauzko bizilaguna, Snowboard Egokituko Munduko Kopako hirugarren proba jokatzeko.
Arroabeko gazteak, urtebeterako sinatu du Bizkaiko txirrindulari taldearekin. Jauzi kualitatiboa emango du, eta lesioetatik sendatuta, buru-belarri ari da entrenatzen.
Urola Kostako EH Bilduk uste du ezarpen faserako lau hezitzaile bideratzea ez dela «nahikoa» eta eskatu du aurrekontuetan kontrol neurrietarako partidak jasotzeko.
Urriaren 31n zuen udalak epaiketa, baina Estatuko Abokatuari ez zioten jakinarazi hitzordua, eta bertan behera gelditu zen auzi saioa. Azpeitiko Udala hainbatetan jarri du jomugan Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Izan ere, aurreko agintalditik dator helegiteen eta epaiketen soka.
Urteurren horri lotutako logoa eta irudia aurkeztu dituzte antolatzaileek, 'Badugu zer ospatu!' leloarekin. Martxoaren 24an izango da 2018ko lasterketa eta Internet bidezko izen-ematea astelehenean irekiko dute.
Herritarren parte hartzea gero eta txikiagoa dela nabaritu dute gazte taldeko kideek, eta herritarren ideiak entzun eta Gaztetxearen funtzionamendua hobetzea nahi dute. 18:00etan elkartuko dira, Gaztetxean.
Joan zen urteko maiatzaren 7an egin zuten herri galdeketa Azkoitian, eta udalak diruz lagundu zuen egitasmoa. Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak bidali du eskaera gutuna udaletxera.