Gizonetan bigarren egin du Ruben Aranburu azpeitiarrak, eta hirugarren Agustin Ruiz azkoitiarrak. Emakumeetan bigarren postuan helmugaratu da Jone Zabaleta azkoitiarra, eta hirugarrenean Olatz Flores zarauztarra. Horrenbestez, proba nagusiko podiumeko sari guztiak eskualdeko herritarrek eskuratu dituzte. Guztira, 762 lagunek bukatu dute lasterketa. Proba nagusiaren aurretik, 600 metroko lasterketa inklusiboa egin dute dozenaka lagunek.
2,4 kilometroko ibilbidea egin dute helduek, 17:00etan hasita. Aurrez, haurrak aritu dira lasterka.
12:00etan hasi da proba, eta haurrek, gazteek nahiz helduek giro ederrean egin dute korrika. Hirugarrenez egin dute Kirol Elkarteak antolatutako San Silbestre lasterketa herrian.